Nutrizio-funtzioa egitean, zelulak jarduteko behar dituen materia eta energia lortzen eta eraldatzen ditu.
Kanpotik datozen substantziak barneratzea
Substantzia horiek erreakzio kimikoen bitartez ( metabolismoa) materia- eta energia-iturri bilakatzea zelulak bere jarduerak egiteko
Barneratutako substantzien arabera bi nutrizio mota ditugu:
-Autotrofoa: substantzia ez-organikoak (landare-zelulak)
-Heterotrofoa: substantzia organikoak (animalia-zelulak)
Erreakzio kimiko horietariko bat arnasketa zelularra da.Mitokondrioetan gertatzen da ( zelula eukarioto guztiek dituzte). Prozesu honen bidez substantzia organikoak erabat degradatzen dira materia ez-organiko bihurtuz eta energia emanez. Horretarako oxigenoa behar dugu.ATPa materia organikotik lortutako energia gordetzen duen molekula da
ERLAZIO-FUNTZIOA
Ingurunearen ezaugarriak hautematean zelulak bizirik irauteko erantzun egokienak prestatzen ditu.
Zelulak estimulu batzuekiko sentikorrak dira; estimulu hauek argia, substantzia kimikoak eta tenperaturaren aldaketak izan daitezke.
Animalia-zelulek estimulu horiei erantzuteko egiturak dituzte:
Flageloak: zelularen luzakin bat da, hari baten itxurakoa (espermatozoideak flagelo bati esker mugitzen dira)
Zilioak: zuntz laburren itxurako zelula-luzakinak dira, oso ugariak (arnasbideak estaltzen dituzten zelulak)
Pseudopodoak: mintz plasmatikoaren deformazioak dira,zitoeskeletoko zuntzen mugimenduek eragindakoak (leukozitoek edo globulo zuriek dituzte)
Barne-estimuluei esker zelularen barruan ere mugimenduak gerta daitezke.
UGALTZE FUNTZIOA
Ugalketa zelularen zatitze-prozesu baten bidez gertatzen da. Zatiketa zelularra gertatzen denean, zelula ama batetik bi zelula kume sortzen dira, biak amaren ezaugarri berberekin.
Interfase zelularra:
Bi zatiketa zelurraren arteko fasea da.
Bitarte honetan zelula haziz doa eta nutrizio- eta erlazio-funtzioak egiten ditu.
Interfase bukatzen ari denean kromosomak eta zentrioloak bikoizten ditu. Bikoizketa bukatzean zatiketa zelularra hasten da.
Zatiketa zelularra
Bi aldi bereizten dira:
1.Mitosia: Kromosomen banatze prozesua. Lau fase ditu: profasea, metafasea, anafasea eta telofasea.
PROFASEA
- Nukleo-mintza barreiatu eta nukleoloa desagertzen da
- Bi zentriolo pare bakoitza mutur batera mugitzen da.
- Bi zentriolo bikoteen artean agertzen diren zuntzak ardatz mitotikoa eratzen dute.
METAFASEA
- Bikoiztutako kromosomak zelularen erdi-erdian kokatzen dira ardatz mitotikoaren zuntzei lotuta .
Ekuatore-plaka deritzona eratzen dute.
ANAFASEA
- Kromatidak (kromosoma bakoitzak bi kromatida ditu) zelularen mutur banatara doaz
TELOFASEA
- Kromosoma bakoitza osatzen zuten bi kromatida zelulako mutur banatan jartzen dira.
- Zuntzak zitoplasman barreiatu egiten dira.
- Kromosoma talde bakoitzaren inguruan nukleo mintza zortzen da eta nukleoloa agertzen da barruan bi nukleo sortuz.
2.Zitozinesia: Zitoplasmaren eta organuluen banatze prozesua da.
Zelularen erdialderantz zitoplasma estutzen hasten da bi zelula sortu arte.
ARIKETAK